lunes, 27 de abril de 2009

KETZ Topaketa

Aurten Aurrera MT Kirol Eskaladarako Teknifikazio Zentru (KETZ) izendatu deu Euskal Mendi Federaziuak (EMF), eta honen programan barruan, pasau dan astebukaeran, Topaketa bat ein da beste KETZekin, hau da, Gasteiz eta Arrasateko eskalatzailiekin.

Ondarrutik Amaia, Lara, Eñaut, Ruben eta Jon jun zian.

Topaketa honen asmo nagusixa eskalatzailien arteko kjonfiantzia bulktzau eta talde girua sortzia zan batetik, eta Espainiako kopako 1go probara jungo dan euskal selekziua definitzia bestetik.

Halaxe zapatuan Rockopolisea jun eta ziurtasunai buruzko hitzaldi-praktika baten ondoren, bertan eskalatzen eon ginan seitterdiak arte. Gero Albenizeko (Egino albuan) aterpetxe baten lo ein gendun, bueno lo, looooo... beno, bertan eon zianak ia osatzen deuen post hau o komentaixuetan zeoze idazten deuen, ni ez nua ize argitzea.

Hurrengo egunian Hegoaldeko rokora jun ginan txapelketa simulazio bat eittea. Simulazio aurretik Eneko Akarregik luzaketei buruzko hitzaldi interesgarri bat eman zoan. Txapelketia bukauta pare bat bia gehixo ein da etxeruntz bueltau ginan.

Argazkixak: http://picasaweb.google.es/zeinnai/KETZ#

Aste Santuko Argazkixak

Azkenian ailatu dia Rodellar eta Moratako argazkixak. Hauek ikusteko klikatu beheko linkian...
http://picasaweb.google.es/zeinnai/AsteSantua2009#

Hala ere argazki onena hau da...Eztaka desperdiziok: hasteko Jonek mesede galanta ein zion argazkixai bere eskua nere arpei aurrian ipintzen, gero, Galin, Eihar eta Iñakiri beirauta ezto dudaik gizakixa tximinotik datorrela, bestetik nesken arpeixak ikusitta ematen da Moratako bedar dana erreta dozela eta bukatzeko irteerako "nauenak", "enpa-nauenak" Jon eta Eñaut; danak airian gozen bittartian beurak oaindik lurrian, kanariasko ordutegixakin batea itxuraz. Bai haunditxu irudixa merezi deu-eta.
Ah! ta jefia falta da, argazkixa ateatzen klaro. Inpresionantia da Trontxo, jefia izatiaz aparte idea onak ere eukitteittu (argazkixa saltuan ateatziana bere idea izan zan), eta ez gitxi gainea.

viernes, 24 de abril de 2009

Ikusi eta ikasi....

Ikusi eta ikasi,
eta ondo entzun,...
hobeto heldu, hobeto heldu
(Delirium Tremens)

Hauxe esaten zoan Pititok kanta batetan eta beakin akordau nahi Eneko Akarregik, diasporako Ondarrutarrak, bixaldutako bideo hau ikusi detenian. Oker ez banabil bideo hau 80. hamarkada bukaeran grabautakua da. Euri pixkat ein deu harrezkeoztik.

Enekok bere mezuan esaten zian "Emon bistazo bat eta goza", ba horixe zeuentzat ere...

http://www.youtube.com/watch?v=Vrac4j7C79Y


2009ko Aste Santuko handik honakuen kronikia

Ba bai, meneituan ibili ginan; azkenian 3 egunetan ixa 900 km.

Azteazkenian gauza bat eta beste ahaztu artian azkenian 9:30tan irten ginan Ondarrutik. Bidian zaparrada potentiak oskarbi uniekin tartekatuta izan gendun, horreitxio itxaropentsu ein ginuzen biajeko 5 orduak.

Rodellarrea ailatu ginanian eurixa eta paet gehixenak blai. Momentuan ospa ein o geatu eztabaidau ondoren eskalatzia erabaki eta Camino sektorea jun ginan. Euzki eta zaparrada artian atsalde osua eskalatzen eon ginan (kintillo bat, pare bat 6a+, 6b+, 6c eta Iñakik Estampida 7b bigarren pegian enkadenau zoan). Iluntzen zauala bukau gendunez, azkenian Kalandrakan geatzia erabaki zan.

Hurrengo egunian goizo jeiki eta Morata de Jalon alderuntz abiatu ginan. Zaragoza alde hortan laino gitxio zozen eta aldaketiakin asmau gendulako pozik. Albergian izena eman ostian han jun ginan eskalatzea Boina eta Pared del Tunel sektoreta. Bia polittez jositta doz bi sektore hauek eta gainea Morata izateko pulitxu gabeko biak dittue, horreitxio batenbatek bia plakerotan gozau nahi badeu, haura leku egokixa da. Bertan pare bat kinto eta lau bat 6a montau genittun. Hantxe ibili ginan "dana ematen" kriston euri jasia hasi zan arte. Materixal ixa dana "etxandobetun" jaso eta haitz zirrikituetan babestu ginan "lainotxo" haura pasau arte (30 min.). Paeta bustitta geau zan baina materixal pixkat jasotzeke zauanez hortan hasi ginan. Bukau ordurako paeta sikau zan eta eskalatzen segittu gendun Pared del Tunelen ilundu arte, berriz ere. Bertan Iñaki ta bixok 6c bat eta pare bat 7a eskalu genduzen. Bide hauek aprobetxau genittuzen erdikaldian deskuelgiak ipini ta "top-rope"ian eskalatzeko, egixa esan polittak geatzen zian holaxe.

Albergian lo eittia majo kobratzen deuen arren eztaka sukalde libreik, ondorixoz afaixa kalian ein bihar izan gendun "a lo pies negros", nahiz eta gero albergeko tabernan jan izan (eta eskerrak, kalian raskatxua eitten zoan-eta).

Azken egunian egualdi ederra ein zoan. Itzaleko sektore bat aukeratu gendunez (Peña del Reloj), asmatu gendulakuan gozen, hori bai, ein zoan haize finakin azken ordurarte plumazko txaketia kendu gabe (zelako argixak gea ba... :-)))))))))))))))))) Hala ere bide gehixen eskalau zian eguna izan zan (hiru bat kuarto, beste pare bat kintilllo, ta bi 6a). Hau ere sektore gomendagarrixa izan leike, pare bat bide pulitxutakuak ta gainerakuak nahiko ondo doz. 40 m dittu sektoriak ta badoz bide pare bat bi largotan eittekuak (ta errazak). Azkenian lau t'erdietan erten gendun Moratatik etxeruntz.

Ba hauxe izan da gure aste santuetako handik-honakuen kronikia. Hemendik aurrea han eon zinatenen komentaixuak espero dia.

Ah!!! ta argazkixak jasotzen dittudanian post hontan sartuko dittut.

lunes, 20 de abril de 2009

Egualdi txarrai egurra!!!!




Apirilan 10ian zerutik ozeano oso bat jausten zan bittartian, han jun ginan hiru flaseau Baltzolako kobazuloa. Hain zan egun beltza hasieran kantuak ere etziala ikusten, baina eskalatzia tontuai tizia baino gehixo gustatzen zakunez besuak apurtu arte ez ginala etxeruntz bueltau.

Trabe errazai pegiak ematen eon ginan eta Pellon "kantatziai" esker ez gendun indar gehixei galdu mugimentuak ateatzen. Bideuan ikusten dan bezela Iñaki enkadenatzeko oso urre geatu zan (paso bakar batea); etzan posible izan baina laster jungo gea berriz trabia asediatzea.

Ordurarte horra hor argazki bat eta Iñakin bideua. Hamabost bat aldiz galdetu ditx noiz "altzatu" bihar noan bideua. Barkau Iñaki baina hamar egun beanduo bada ere hor dijua...


martes, 7 de abril de 2009