Ba bai, meneituan ibili ginan; azkenian 3 egunetan ixa 900 km.
Azteazkenian gauza bat eta beste ahaztu artian azkenian 9:30tan irten ginan Ondarrutik. Bidian zaparrada potentiak oskarbi uniekin tartekatuta izan gendun, horreitxio itxaropentsu ein ginuzen biajeko 5 orduak.
Rodellarrea ailatu ginanian eurixa eta paet gehixenak blai. Momentuan ospa ein o geatu eztabaidau ondoren eskalatzia erabaki eta Camino sektorea jun ginan. Euzki eta zaparrada artian atsalde osua eskalatzen eon ginan (kintillo bat, pare bat 6a+, 6b+, 6c eta Iñakik Estampida 7b bigarren pegian enkadenau zoan). Iluntzen zauala bukau gendunez, azkenian Kalandrakan geatzia erabaki zan.
Hurrengo egunian goizo jeiki eta Morata de Jalon alderuntz abiatu ginan. Zaragoza alde hortan laino gitxio zozen eta aldaketiakin asmau gendulako pozik. Albergian izena eman ostian han jun ginan eskalatzea Boina eta Pared del Tunel sektoreta. Bia polittez jositta doz bi sektore hauek eta gainea Morata izateko pulitxu gabeko biak dittue, horreitxio batenbatek bia plakerotan gozau nahi badeu, haura leku egokixa da. Bertan pare bat kinto eta lau bat 6a montau genittun. Hantxe ibili ginan "dana ematen" kriston euri jasia hasi zan arte. Materixal ixa dana "etxandobetun" jaso eta haitz zirrikituetan babestu ginan "lainotxo" haura pasau arte (30 min.). Paeta bustitta geau zan baina materixal pixkat jasotzeke zauanez hortan hasi ginan. Bukau ordurako paeta sikau zan eta eskalatzen segittu gendun Pared del Tunelen ilundu arte, berriz ere. Bertan Iñaki ta bixok 6c bat eta pare bat 7a eskalu genduzen. Bide hauek aprobetxau genittuzen erdikaldian deskuelgiak ipini ta "top-rope"ian eskalatzeko, egixa esan polittak geatzen zian holaxe.
Albergian lo eittia majo kobratzen deuen arren eztaka sukalde libreik, ondorixoz afaixa kalian ein bihar izan gendun "a lo pies negros", nahiz eta gero albergeko tabernan jan izan (eta eskerrak, kalian raskatxua eitten zoan-eta).
Azken egunian egualdi ederra ein zoan. Itzaleko sektore bat aukeratu gendunez (Peña del Reloj), asmatu gendulakuan gozen, hori bai, ein zoan haize finakin azken ordurarte plumazko txaketia kendu gabe (zelako argixak gea ba... :-)))))))))))))))))) Hala ere bide gehixen eskalau zian eguna izan zan (hiru bat kuarto, beste pare bat kintilllo, ta bi 6a). Hau ere sektore gomendagarrixa izan leike, pare bat bide pulitxutakuak ta gainerakuak nahiko ondo doz. 40 m dittu sektoriak ta badoz bide pare bat bi largotan eittekuak (ta errazak). Azkenian lau t'erdietan erten gendun Moratatik etxeruntz.
Ba hauxe izan da gure aste santuetako handik-honakuen kronikia. Hemendik aurrea han eon zinatenen komentaixuak espero dia.
Ah!!! ta argazkixak jasotzen dittudanian post hontan sartuko dittut.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
7 comentarios:
ba ondo ondo pasa nebala eta lo be ondo etxen dala jaja
weno eta ba ia beste nonoa junten gazen animakona
posdata:argazkixak ezti ondo ikusten bixkat txikixak
Milesker, zeure komentaixuaittio Galin, ia beste danak noiz animatzen zeaten...
Hurrenguan saiatuko nai argazkixak tamaina haundixauan iipintzen.
Ni denpora asko eskala baik eon eta gero kriston goguaz jun nitxan ta aia eta lelengoko txasku ewaldixak, bañe bueno naiko ondo salbagendun egune el camino sektorin.
Nik asko disfruta neban ze ainkan ipintxeko ez euan problemaik, eskilarak altzati morun zan. Eta gañea eskutako presak magnesios markata euazen.
Gabaz kalandrakan gure argiñanok kriston afaxe enban, atzaparrak txupateko latxeik. Gero billarrin pixkat ibili ta lota.
Gañea nik eta jonek bikixan pauso guztik igarri gendun ta pilobat barre eingenun.
Hurrengo egune ondo hasi zan: guardi zibilakin jiji-jaja ibili ta gero batezbe ajaj
Morata aia ginanin ewaldi ederra ewan bañe derrepente siri-miri etxen ban gero ostabe eguzkixe ewaldi oso rraru bañe hori egune be aprobetxa gendun.
Atzan egunin, eguzkixak joten ez ban sektore bat aukeratu gendun. Idea ona ixanzan bañe goiz partin axe fiñak giru hotzitzenban. Atzalde aldea epeltzen jun zan giru ta momento batetik aurrea beru euan.
Halantxen amatxuzan gure irteeri.
Espero halako gexa etxi batezbe paetin trukilu hartzen juteko ez beti rokodromun.
P.D: bixkat luzi geature bañe bueno ajaj
Geruarte
Eneko
Keba, keba, ezta luzia geau, ia beste danak e holako zeoze idazten animatzen dian; bai, bai, "Txotxonas Climbing Team"ekuak...earra autista kuadrillia; ESAETZUT!!!!
Ah!!! ta milesker Eneko zure ekarpenaittio.
ezta zeatxik.
Nik ustendot batzuk ondiokan idazten be eztakixala ajaj
geruarte
eneko
Batzun "penko" kopurua horreittio izan leike orduan :-)))))
Publicar un comentario