Ba bai, meneituan ibili ginan; azkenian 3 egunetan ixa 900 km.
Azteazkenian gauza bat eta beste ahaztu artian azkenian 9:30tan irten ginan Ondarrutik. Bidian zaparrada potentiak oskarbi uniekin tartekatuta izan gendun, horreitxio itxaropentsu ein ginuzen biajeko 5 orduak.
Rodellarrea ailatu ginanian eurixa eta paet gehixenak blai. Momentuan ospa ein o geatu eztabaidau ondoren eskalatzia erabaki eta Camino sektorea jun ginan. Euzki eta zaparrada artian atsalde osua eskalatzen eon ginan (kintillo bat, pare bat 6a+, 6b+, 6c eta Iñakik Estampida 7b bigarren pegian enkadenau zoan). Iluntzen zauala bukau gendunez, azkenian Kalandrakan geatzia erabaki zan.
Hurrengo egunian goizo jeiki eta Morata de Jalon alderuntz abiatu ginan. Zaragoza alde hortan laino gitxio zozen eta aldaketiakin asmau gendulako pozik. Albergian izena eman ostian han jun ginan eskalatzea Boina eta Pared del Tunel sektoreta. Bia polittez jositta doz bi sektore hauek eta gainea Morata izateko pulitxu gabeko biak dittue, horreitxio batenbatek bia plakerotan gozau nahi badeu, haura leku egokixa da. Bertan pare bat kinto eta lau bat 6a montau genittun. Hantxe ibili ginan "dana ematen" kriston euri jasia hasi zan arte. Materixal ixa dana "etxandobetun" jaso eta haitz zirrikituetan babestu ginan "lainotxo" haura pasau arte (30 min.). Paeta bustitta geau zan baina materixal pixkat jasotzeke zauanez hortan hasi ginan. Bukau ordurako paeta sikau zan eta eskalatzen segittu gendun Pared del Tunelen ilundu arte, berriz ere. Bertan Iñaki ta bixok 6c bat eta pare bat 7a eskalu genduzen. Bide hauek aprobetxau genittuzen erdikaldian deskuelgiak ipini ta "top-rope"ian eskalatzeko, egixa esan polittak geatzen zian holaxe.
Albergian lo eittia majo kobratzen deuen arren eztaka sukalde libreik, ondorixoz afaixa kalian ein bihar izan gendun "a lo pies negros", nahiz eta gero albergeko tabernan jan izan (eta eskerrak, kalian raskatxua eitten zoan-eta).
Azken egunian egualdi ederra ein zoan. Itzaleko sektore bat aukeratu gendunez (Peña del Reloj), asmatu gendulakuan gozen, hori bai, ein zoan haize finakin azken ordurarte plumazko txaketia kendu gabe (zelako argixak gea ba... :-)))))))))))))))))) Hala ere bide gehixen eskalau zian eguna izan zan (hiru bat kuarto, beste pare bat kintilllo, ta bi 6a). Hau ere sektore gomendagarrixa izan leike, pare bat bide pulitxutakuak ta gainerakuak nahiko ondo doz. 40 m dittu sektoriak ta badoz bide pare bat bi largotan eittekuak (ta errazak). Azkenian lau t'erdietan erten gendun Moratatik etxeruntz.
Ba hauxe izan da gure aste santuetako handik-honakuen kronikia. Hemendik aurrea han eon zinatenen komentaixuak espero dia.
Ah!!! ta argazkixak jasotzen dittudanian post hontan sartuko dittut.