domingo, 15 de marzo de 2009

Bulder Liga: exito total vol.3

2009ko Bulder Ligia jun zaku eta emaitza honek laga ditxu:
  • Hegoaldeko proba: Sub18 nesketan Lara bigarren eta Amaia hirugarren geatu dia, bixak oso ondo ibili zian eta pena izan da bi probatan bakarrik parte hartu izana bestela podiumian izango genittun. Sub18 mutiletan Jonek beste proba bat irabazi deu eta bigarren Ruben. Sailkapen neargarri baten ostian oso final ona ein zeuen bixak 3 blokiak lehenenguan einez. Eiharrek sailkapen oso ona ein eta gero (2 top eta bonus bat), finalian ez zan ain fin ibili eta 7. geatu zan. Mutil Herrikoietan Txominek laugarren ein zoan eta Nesketan Eneritzek 3. Eta azkenik Mutil Elitian Iñakik bigarren.
  • Bulder ligako Azken Emaitzak: Azken momenturarte postu batzuk dantzan zozen eta azken emaitzak ahal zian onenak izan dia. Sub18 nesketan Lara eta Amaia 4. eta 5. geatu dia baina proba daneta jun ezkeo ziur emaitza orokorra beste bat izango zala. Sub18 mutiletan Eihar azkenian 9. geatu da, oso emaitza ona lehenengo urtia izanik eta aurretik geatzen zakon dana ikusitta. Rubenek pronostikua bete deu eta Jon final on baten ondoren Jon Ander Bravo gasteiztarran aurretik geatu da, azkenean Lee-Txu txapeldun eta Txu-Lee txapeldun orde. ZORIONAK bixoi eindako Ligiaitxio. Mutil herrikoian Txomin txapeldun orde geatu da, kontutan izanda noiz jantzi zitxun lehenengo aldiz katu oin batzuk meritxu handiko emaitza dala esan leike. Kontuz Arantzamenditarra da-ta!!!! Neska herrikoietan Eneritzek 5. ein deu. Postu normala proba bakarrian parte hartuta, baina herrikoiko beste neskak argi ibili biharko dia datorren urtian liga osua eitten badeu. Eskaladan lehenengo aldiz lehiatzeko oso fin ibili zan. Bueno, eta azkenik Mutil Elitian Iñaki "torito bravo" Arantzamendi TXANPION!!! Ezakan asuntua erraz; Graham fuerte dabil eta bentajia beak zakan, hala ere Iñakik oso final ona ein eta gero Grahamen aurretik ein zoan eta bestetik beste eskalatzaile bat sartu zan bixen artian. ZORIONAK IÑAKI!!!! Ezta garaipen txikixa kontutan eukitxa lehenengo urtia dala Elitian konpetitzen.
Bueno, besteik gabe hau da bulder ligiak aurten eman doan dana, eta datorren urtian gehixo eta fuertio jungo gea, ala ba, SEGI EGURRA EMATEN!!!!!

Ah!!!! eta bulder koltxona mundiala Amaiantzako izan zan, Ondarrutarrak ixa dana eraman zeuen. Eztakitt datorren urtian ondarrutarren izenemateik onartuko deuen, igual triple kobrauta o ?!?!?! :-)))))))))))))

Argazkixak eta bideuak martitzeneako eongo dia...espero

No hay comentarios: